"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Stanfordeko Unibertsitatean Latinoamerikako Historiako eta Literatura Hispanoko lizentziatura atera ondoren (ikasturte bat Salamancan egin zuen), Alexander Paynek zinemagintza-masterra egin zuen UCLAn. Bere tesi-filma Ernesto Sábato argentinarraren El túnel eleberrian oinarritu zuen. Ondoren, komediak ardaztu du haren gidoilari eta zuzendari jarduna. Citizen Ruth (1996), Election (1999, gidoi onenaren Oscar sarirako izendapena eta zuzendari berri onenaren Pilar Miró saria Valladoliden) eta About Schmidt (2002, Oscar sarietarako bi izendapen) izan ziren haren lehenengo film luzeak. Hurrengo hirurek –Sideways (2004), The Descendants (2011) eta Nebraska (2013)– film onenaren, zuzendari onenaren eta gidoi onenaren Oscar sarirako izendapenak lortu zituzten, eta lehenengo biek azken sari hori lortu ere lortu zuten. Haren film berriena, Downsizing (2017), joan den neguan estreinatu zen. Cannesen bi film estreinatu ditu, Venezian beste bat, eta guztira Oscar sarietarako 18 izendapen eta bi estatuatxo eskuratu ditu bere lanekin. Zinemaren zale amorratua, zuzendaritza-batzordeko kide da Telluride zinema-jaialdian, The Film Foundation-en eta Film Streams-en (Payneren sorterriko, Omahako, zinemateka zoragarria). Gaur egun, film berria prestatzen eta bere bigarren poesia bilduma idazten dabil. Lehenengoa, Sombras y sombreros, 1991n argitaratu eta hamahiru hizkuntzatara itzuli zen.