"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nahuel Pérez Biscayart argentinar aktoreak Buenos Aireseko Arte Ederren Akademian ikasi eta, ondoren, komedia-tailer pribatuetan jaso zuen prestakuntza. Argentinan antzezten jarraitu zuen, zenbait antzerki-lan eta hala zinemarako nola telebistarako filmak eginez. Rolex beka jaso zuen 21 urte eskas zituenean, eta horri esker New Yorkera bidaiatu eta Kate Valk aktorearen The Wooster Group konpainiarekin bat egin zuen. Argentinara itzulitakoan, 2008an, ikusleen arreta bereganatu zuen Pablo Fendriken La sangre brota-n (Semaine de la Critique, Cannes 2008) jokatutako rolagatik. Parisera egindako bidaia batean, Benoît Jacquot harekin harremanetan jarri zen Au fond des bois filmeko paper nagusia eskaintzeko. Obra hori 2010eko Locarnoko zinema-jaialdian estreinatu zen. Ondoren, 2014an, Rebecca Zlotowskiren Grand Central protagonizatu, eta Canneseko zinema-jaialdian proiektatu zuten filma, Un Certain Regard saileko lehiaren barruan. Orobat, David Lamberten Je suis a toi (2014) filmeko antzeztaldean sartu zen, Belgikan, eta rol horri esker sari bat irabazi zuen Karlovy Varyko zinema-jaialdian. 2017an berriz ere itzuli zen Frantziako zinemagintzara, Albert Dupontelen Au revoir là-haut eta Robin Campilloren 120 battements par minute (sari nagusia Cannesen)protagonizaturik. Azken horretan Sean hezurmamitu zuen, 90eko hamarkadaren hasierako Act Up-Paris elkarteko kide karismadun bat, eta paper horri esker gizonezko aktore berri onenaren Cesar saria irabazi zuen 2018an.