"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Yu Zhao, bere jaioterri Yunnanetik alde egin ondoren, Pekinera joan eta hor bizi izan da hogeita hamar urtez baino gehiago. Erretiratu denetik, bere denbora guztia eman du semearen etxean laguntzen eta biloba zaintzen. Yu Zhao Yunnanera itzuliko da, bizitza berri bat hasteko asmotan, baina gauzak, ahaideak eta iraganeko lagunak eta amodioak asko aldatu dira, gogoratzen zituen modutik nabarmen aldenduta. Harremanak hoztu egin dira eta errutina nagusitu da. Iraganeko jendeak bere bizitza propioa dauka, eta amodio berri bat izateko ilusioa ere itzali egingo zaio. Pixkanaka, Yu Zhao ohartuko da Yunnan ez dela bere benetako etxea, eta Pekinera itzultzeko erabakia hartuko du.