"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lara Cabanes idazle eta historialari ezagunari XVI. mendean gertatutako heriotza bat ikertzeko eskatuko diote. Antonio de Román agustindarra egoera bitxian hil zen Salamankako Unibertsitatean katedra lortu eta gero. Lararen gida nagusia Frai Luis de Leónek idatzitako gutun batzuk izango dira. Erlijio-gizonak Unibertsitatera iritsi zeneko garaiaren berri ematen du haietan, fraide agustindar izan nahi zuen nobizio gaztea zenean. Gero eta konplexuagoa eta arriskutsuagoa bihurtuko den ikerketa baten bitartez, Inkisizioak Europan zehar hedatzen ari ziren ideia berrien aurka egindako borrokak markatutako XVI. mendea ezagutuko du Lara Cabanesek. Antonio de Románek bere ikasleen artean ezagutzarekiko sustatzen duen maitasunaren aurka doa borroka hori. Hala ere, mugarik gabeko anbizioa eta boterea lortzeko gerra ez dira iraganeko kontuak soilik, eta aurkikuntza mingarriz eta traizioz josita egongo da Lararen ikerketa bera…