"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jonasek itsu-plantak egingo ditu telebistako dantza-lehiaketa batean sartzeko. Han Saule ezagutuko du, bere dantza-bikotekide ederra, eta programako bikote maiteena bihurtuko dira laster. Herrialde osoak Jonas itsua dela uste duen bitartean, Vytas, Jonasen aspaldiko ezagun bat, espetxetik aterako da. Iraganeko oroitzapenak gero eta gehiago estutuko dira haien inguruan, eta Vytasek sentimendu kontrajarriei egin beharko die aurre: iraganeko nahiz etorkizuneko bekatuengatik mendekua edo barkamena bilatu, manipulazioz beteriko mundu batean.