"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Espetxetik ihesi herrialde mugakidera joaten saiatzen denean, mugatik gertuko herri batean harrapatuta geratuko da preso bat, eta etxean den ardogile baketsu bat bahituko du. Bitartean, agintariek hura aurkitzeko sarekada bat antolatuko dute eta ardogileak bere enplegatua dela itxuratu dezala iradokiko dio bahitzaileari, bere alaba babestu ahal izateko. Alaba bahitzailearekin maiteminduko da, ordea. Aitak gezurra esan diola jabetzean, bahitzaileari muga zeharkatzen laguntzeko erabakia hartuko du alabak, baina aitak tranpa bat jarriko dio hura armagabetzen saiatzeko, eta borrokan hil egingo du. Ardogileak alabari egia esatea erabakiko du.