"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Reynolds Woodcock moda-sortzaile famatua Britainia Handiko modaren munduko begirada guztien jomugan dago. Bere bizitzatik orotariko emakumeak pasatzen dira, eta inspirazioa eman eta konpainia egiten diote, Alma gaztearekin gurutzatzen den arte; izan ere, laster haren musa eta maitale bihurtuko da, eta maitasunak hankaz gora jarriko du bere bizitza, ordura arte bere jostura-patroi guztiak bezala kontrolatua eta planifikatua. Bere azken filmean, sormen-bidaia betean den artista baten eta haren mundua birarazten duten emakumeen erretratu bikaina egin du Paul Thomas Andersonek.