"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sigourney Weaverrek Donostia saria jaso du bart iluntzean. Ridley Scotten Alien gogoangarrian Ripley tenientearen rola antzeztuz egin zuen zineman debuta. Film harekin iritsi zen gainera Zinemaldira lehen aldiz, eta, orain, ia 40 urte geroago, gogoan du oraindik orduko bisita: “Beti izan du leku berezi bat nire bihotzean; zinema jaialdi prestigiotsu batek gure zientzia fikziozko fi lm txikia hautatu izanagatik”. Bere esker oneko hitzaldian, zuzendari “apartekin” lan egiteko aukera izan du urteetan, eta horiengandik “asko ikasi” duela nabarmendu du. Emakume indartsuen rolak antzeztu ohi ditu Weaverrek, eta horixe berretsi du saria eman dion J.A. Bayonak “zinemaren historiako emakumezko gerlaririk onena” bezala definitu duenean. Ekitaldiaren azkenerako, “Donostia kulturen eta ideien bidegurutze bat” dela esan du, “A Monster Calls Europan lehen aldiz Donostian emateaz harro” zegoela erantsiz.