Sartu nire zinemaldira Deskonektatu

SQLSTATE[42000]: Syntax error or access violation: 1064 You have an error in your SQL syntax; check the manual that corresponds to your MySQL server version for the right syntax to use near 'AND qng477.fss_acreditados.fss_acr_id >= 650000 AND qng477.fss_acreditado' at line 19, FILE: /var/www/vhost/sansebastianfestival.com/home/html/publica/comunes/menu_misfestival.php, LINE: 37

SQLSTATE[42000]: Syntax error or access violation: 1064 You have an error in your SQL syntax; check the manual that corresponds to your MySQL server version for the right syntax to use near 'OR (qng477.rp_usariosxpeliculas.rp_id_uep_usuario = AND qng477.rp_usariosxpelic' at line 5, FILE: /var/www/vhost/sansebastianfestival.com/home/html/publica/comunes/menu_misfestival.php, LINE: 146

SQLSTATE[42000]: Syntax error or access violation: 1064 You have an error in your SQL syntax; check the manual that corresponds to your MySQL server version for the right syntax to use near 'OR (qng477.rp_usariosxpeliculas.rp_id_uep_usuario = AND qng477.rp_usariosxpelic' at line 5, FILE: /var/www/vhost/sansebastianfestival.com/home/html/publica/comunes/menu_misfestival.php, LINE: 174

SQLSTATE[42000]: Syntax error or access violation: 1064 You have an error in your SQL syntax; check the manual that corresponds to your MySQL server version for the right syntax to use near '' at line 8, FILE: /var/www/vhost/sansebastianfestival.com/home/html/publica/comunes/menu_misfestival.php, LINE: 260
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Zinemaldiaren Egunkaria > SUNTSITUTAKO HIRI BAT ALTXATZEKO MOTORRA: MUSIKA
SUNTSITUTAKO HIRI BAT ALTXATZEKO MOTORRA: MUSIKA
NOLA?
Asteartea, 2016(e)ko irailaren 20

Fermin Muguruza musikari eta ekoizleak New Orleansen grabatutako Nola? dokumentala du aurtengo Zinemira sailean. Duela hamar urte Katrina urakanak gogor astinduko ingurunearen egungo egoera bistaratzen duen dokumentala bertako musikariekin grabatutako kanta eta irudien bidez. 2013ko gira amaitu zuenean, haren bitartez New Orleans ezagutzera gonbidatu zuten eta joan zenean justu, bertako alkate ohiaren kontrako epaiketa baten emaitza eman zuten. “Sekulako dirutza lapurtu zuen hiriburua berriz eraikitzeko zegoen diru poltsatik eta ustelkeriagatik zigortu zuten. Jendea hau ospatzera atera zen kalera eta ustelkeriaren kontrako aldarrikapenez kaleak bete zituzten. Ni justu orduan iritsi nintzen eta bat-batean sentitu nuen bertakoa nintzela. Errebindikazioa musikaren bitartez egiten zuten, modu alai batean. Nahiz eta sekulako tragedia izan, musikak zauriak sendatzeko eta protesta egiteko balio duela argi eta garbi ikusi nuen. Hura zoragarria zen eta kontatu beharreko zerbait”, dio irundarrak.

Jendea ezagutzen eta loturak egiten berehala hasi zen irundarra, proiektua martxan jarriz. Urtemuga ezberdinak zirela eta bere kanta batzuk berreskuratzea erabaki zuen baina bertako erritmoekin kutsatuz eta hango musikariekin lanean hasi bezain pronto, beraien testigantzak jasotzen hasi zen Katrinaren hondamendiaren inguruan. “Katrinarena gertatu zenean New Orleanseko musikari ospetsu asko beste toki askotan bizitzen zeuden eta harrigarria badirudi ere, beraien jaioterrira bueltatzea erabaki zuten, ahal zuten moduan laguntzeko. Spyke Leeren dokumentalean ikusten den bezala, bertako jendeak egin zuen esfortzua izugarria da eta hortik heldu nion nik ere dokumentalari, komunitatea hain da garrantzitsua bertan… Beraiek altxatu behar zuten berriz ere hiria, baina musika izan zen motorra. Bizitza lezioa da hango jendearena, hain beste sufrimendu jasan ondoren, daukaten indarra benetan da miresgarria”.

New Orleans musika da betidanik, han jaio zen esklaboen sufrimendutik bluesa. Gero beste estilo batzuk etorri ziren, azken finean bertara eramaten zituzten Afrikako zonalde eta kultura ezberdinetatik esklabo izateko beltzak. “Nik Jamaikako erritmoak asko jorratu ditut eta New Orleansen esklabutza garaietatik daude jamaikarrak. Hori bertako musikan ere antzematen da. Eta hitzetan ere badago nolabaiteko antzekotasuna. Beraz bi nortasunek bat egiten dute nolabait”, gehitu du Muguruzak. Eta fusio hori berarekin ekarri zuen, grabazioan parte hartu zuten sei musikari Euskal Herrira etorri zirelako Ferminen bandarekin jotzera:”12 musikari oholtzan! Izugarria izan zen!”. 

Laugarren aldiz aurkezten du Ferminek proiektu bat Zinemaldian eta dagoeneko, honi esker, lortu du Summertime Internationalekin, Holandako produktorarik garrantzitsuenetako batekin, kontratua: “Hemen egoteak eskaintzen dituen aukerak itzelak dira, nazioarteko banaketa izatea gero eta zailagoa baita eta hau aukera paregabea da!”.

Zinemaldiko edizio honetan gainera Fermin Muguruzak beste bi proiektutan hartzen du parte, batetik Pedaló filmeko zuzendariak kanta bat eskatu zion eta pedaloarekin Donostiara hurbildu zirenean, Ferminek kontzertua eskaintzen zuen portuan eta filmean agertzen da; eta bestetik, Mikel Ruedaren Quinta Planta dokumentalean gertakari historiko bat berreskuratuz, fikzio bat sortu eta bere kanta bat erabiliaz Ferminek proiektuan parte hartzen du. 

Amaitzeko, bere asmoen berri eman digu musikari eta errealizadoreak: “Black is beltza animaziozko pelikularekin jada datorren hilabetean hasiko naiz. Talka, nire ekoiztetxoa eta animazioan adituak diren Dibulitoon-eko lagunekin. 2018an nire ilusioa beraz honekin Donostiako Zinemaldira bueltatzea litzake. Bosgarren aldiz!”. 

NORA ASKARGORTA

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea