"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Kopenhagenen karrera amaitzen zegoela Juan Palaciosi Joseba Etxeberria lagunak proposatuta otu zitzaion burutazio hau. Euskal Kostaldetik, itsasoz bidaia bat eginaz dokumentala sortzea, eta nola? Pedalon! Errealizadore eibartarrak pelikula bere buruan argi zuen, baina gero errealitatea gailendu zen, Kantauri itsasotik pedal-ontzi batean abiatzea ez zen lan makala izan. Horrela jaio zen Pedalò filma, zinemagile gazte batek hiru lagunen bidaia dokumentatzen, bera ere, era berean, bidaia paralelo bat eginaz.
150 kilometro 14 egunetan, Hendaiatik Bilboruntz abiatu ziren. Bainujantziz, ukelelez eta kanaberaz horniturik, euskal kostaldea zeharkatuz lehenago inork egin ez duen bezala. Udaren ospakizun haluzinatu baten bitartez euskal kultura eta kostaldea berraurkituko dituzte eta abentura exotikoak bizitzeko ez dela munduko beste puntara joan behar erakutsiko dute.
Bartzelonan erosi zuten bigarren eskuko pedal-ontzia, zituen arazoak konpondu, sarea jarri, aldaboz eta kamerak, eguzki plakak eta tramankulua tunatu ondoren, aurrera abiatu ziren lau gazteak beraien abentura bizitzeko prest. “Hasieran itsasontzi txiki bat geneukan pedaloa grabatzeko, gero nik kostaldetik jarraitzen nituen, beraz nik bidaia bakardadean egin nuen. Batzuetan grabatzeko puntu bat aurkitzen nuen baina ez beti, eta ondorioz notak hartzen hasi nintzen. Gero konturatu nintzen apunte horien karga emozionala, grabatutako irudien oso kontrakoak zirela. Irudia txomingeroa zen eta notak nahiko depresiboak.Kontraste izugarria zegoen, poetiko eta patetikoaren arteko kontrastea, barregarria zen baina aldi berean tristea”, dio Juanek.
Reality kutsua ere badu filmak, ez omen zuten hori bilatzen, baina egoerak agintzen zuen. Gazte hauen esperientziak 100 orduko metrajea emanzionerrealizadoreari:“Bainaeznik nahi nuen pelikula egiteko materialik. Eta frustrazio horrek pelikula tonuan eragin du, horregatik une batzuetan ez da filma alaia”. Abentura eta barreak bai, baina sakontasuna ere badu Pedalò lanak, seriotasuna, heriotza, adin horretan amodioak sortarazten duen sufrimendua eta beste hainbat gai jorratzen baititu.
Soinu banda, narrazioari berari laguntzeaz gain, korapiloaren parte ere bada; Jon, Joseba eta Eneko musikariak baitira. Kantauriko Beach Boys hauek instrumentuak eramango ditzute pedalon, beraz, bertako egoera zehatzetan, hitz egiten dutenari buruz egindako abestiak entzun ditzakegu. Hauez gain, Forzudok, Laukik, Shame Salvadorrek eta Døde Peters Klubek abesti batzuk egin dituzte dokumentalarentzat eta Kana Kapila, Mursego edo Fermin Muguruzaren abestiak ere daude.
Nora Askagorta