Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, SGAEk eta Zinemaldiak aurkezten dute aurten ere Belodromoan eskainiko den kontzertua. Zinema musika biltzen duen kontzertu hau klasiko bat da honezkero eta, gainera, ezbairik gabe Zinemaldiko eszenatoki jendetsuenetako bat den Belodromoko eskaintzan finkatu da jada.
Zinema eta zuzenean interpretatuko diren soinu bandak uztartuko dituen emanaldi handi honen protagonista, eszenatokian bilduko dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoia; David Hernando Ricok zuzenduko ditu guztiak. Irailaren 17 larunbatean eguerdiko 12etan. Sarrera doakoa da Zinemaldiaren informazio guneetan gobidapena aurrez jasota.
Kontzertuaren egitarauak biltzen ditu Alatriste (Agustín Díaz Yanes), Mi gran noche (Álex de la Iglesia), Lobos de Arga (Juan Martínez Moreno), El ladrón de sueños (Ángel Alonso), Libertarias (Vicente Aranda) eta La pelota vasca (Julio Medem) filmen soinu banden suiteak zein moldaketak. Horrela, entzungai izango dira Roque Baños, Joan Valent, Sergio Moure, Pascal Gaigne, José Nieto eta Mikel Laboaren musika lanak. Horrez gain, pelikuletako eszenen aukeraketarekin sortutako muntaketaren proiekzioa gehituko zaio zuzeneko musikari. Muntatze hau kontzerturako espreski sortu du Carlos Rodríguezek (Morgan Crea). Irudiak pantaila erraldoi batean emango dira.
Film luzeetako soinu bandak euskarri erakargarria dira musika sinfonikoa askotariko entzuleei helarazteko. Horren jakitun, Euskadiko Orkestrak urteotan bide ezberdinak erabili ditu errepertorio hori aurzkezteko. Belodromoan 1998an aritu zen estreinakoz, Lalo Schifrinek zuzenduta, eta SGAErekin lankidetzak bosgarren urtea beteko du aurten. Halaber, J.A. Bayonaren Lo Imposible filmaren soinu banda estreinatu zuen zuzenean eta grabatu dituen soinu banden artean dago Emilio Martínez Lázaroren Ocho apellidos vascos arrakastatsuarena; biak Fernando Velázquezek sortuak. Azken hilabeteotan, Contratiempo eta A Monster Calls pelikuletako soinu bandak grabatu ditu. A Monster Calls aurtengo Zinemaldian estreinatuko da, filmeko protagonista Sigourney Weaver-i Donostia Saria ematearekin batera.
Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Donostia Zinemaldiak –webgune honen arduradun gisa– tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua gure albiste-buletina bidaltzea da. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Donostia Zinemaldiak bakarrik bidaliko dizkizu mezuak eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei emango. Ematen dizkiguzun datuak EBn dauden Mailrelayren (marketinerako posta elektronikoko hornitzailea) zerbitzarietan kokatuta egongo direla jakinarazten dizugu. Ikusi Mailrelayren pribatutasun-politika. Formularioan nahitaezko gisa agertzen diren datuak jartzen ez badituzu, baliteke zure eskaerari erantzun ahal ez izatea. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: privacidad@sansebastianfestival.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatutasun-politikan kontsulta dezakezu.