"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Unibertsitatean zinema, komunikazioa eta etnologia ikasi eta gero, Corinne Castel arte garaikidearen munduan murgildu zen, eta filmen eta instalazioen produkzioan espezializatu. Sortze-prozesuaren singulartasunaz arduratu da bereziki. 1993az geroztik arte-komisario gisa jardun du Pompidou zentroarentzat, eta 1999az geroztik produkzioan aritu da Anna Sanders Films-en, Stan Douglas, Mona Hatoum, Douglas Gordon, Mike Kelley, Johan Grimonprez, Pierre Huyghe, Gerard Byrne, Jordi Colomer, Thierry Kuntzel, Chris Marker, Ugo Rondinone eta abarrentzat. Gorabidean diren artisten sustatzaile irmoa, hainbat zinemagileren lehen filmak ekoitzi ditu, hala nola Virgil Vernier, Mati Diop, Mohamed Bourouissa eta Maïder Fortune-renak. 2012az geroztik, bere ekoiztetxean dihardu artearen eta zinemaren arteko genero hibrido bat sustatzen eta bultzatzen.