"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Victória Guerra, 1989an Loulé-n (Portugal) jaioa, aktore portugaldar-britainiarra da. Hamazazpi urterekin ekin zion bere lan-ibilbideari, eta ordutik zineman, telebistan eta antzerkian egin du lan. Portugalen sari ugari jaso ditu; horrez gain, nazioartean ere talentu gisa finkatu da, bere filmografian hainbat titulu bilduta.
Egin dituen filmen artean, nabarmentzekoa da honako hauekin egin dituen lanak: Valeria Sarmiento (Lines of Wellington, 2012), Michael Sturminger (Casanova Variations, 2014), Andrzej Zulawski (Cosmos, 2015), Damian Harris (Wilde Wedding, 2016) eta Benoît Jacquot (Á Jamais, 2016).