"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1981ean Erresuma Batuan jaioa, Isabel Stevens idazlea eta arte-komisarioa da. 2007az geroztik, produkzioko editore da Britainiako Zinema Institutuaren (BFI) Sight & Sound zinemari buruzko aldizkarian. Aurrez, argitalpeneko zuzendari aritu zen, Contemporary arte-aldizkarian.
Erregulartasunez idazten du Sight & Sound aldizkarian, eta duela gutxi The Female Gaze izeneko zenbaki berezi bat argitaratu zuen, emakumeek zuzendutako film ahantziak aztertzen dituena. BFIren 39 Steps to the Genius of Hitchcock liburuan kolaboratu zuen, “Hitchock and Art” artikuluarekin, eta hainbat argitalpenetarako idazten du zinema, argazkilaritza, arte eta diseinuari buruz; besteak beste, The Guardian, Aperture, London Review of Books bloga, Espainiako Cahiers du Cinéma, Apollo, World of Interiors eta Eye.
2012an, BFIk Satwajit Rayren filmen kartelei buruzko erakusketa batean komisario jardun zuen, eta 2014an Hans Hillmann alemaniar artista grafikoaren filmen kartelei buruzko erakusketa bat prestatu zuen, Erresuma Batuan egindako lehenengoa.