"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Kazetari, idazle eta programatzailea, Carlo Chatrianek erregulartasunez dihardu zinema-kritikari lanetan, hainbat aldizkaritarako. Zinemagileei buruzko saiakera eta monografia ugari idatzi ditu, baita zinemari buruzko ikastaroak eman ere, eskola eta erakunde batean baino gehiagotan.
Alba zinema-jaialdiko zuzendariordea da, eta hautaketa-batzordeko kidea Florentziako Festival dei Popoli eta Nyongo Visions du Réel zinema-jaialdietan.
2002an Locarnoko zinema-jaialdiarekin hasi zen lanean, eta 2006tik 2009ra bitartean hango hautaketa-batzordeko kide izan zen. Halaber, komisario aritu da Locarnoko zinema-jaialdiaren azken urteetako atzera begirakoetan (Nanni Moretti, Manga Impact, Ernst Lubitsch, Vincente Minnelli, Otto Preminger).
2010az geroztik Suitzar Zinematekaren aholkularia da, Lausanan, eta 2011tik Film Commission Vallèe d’Aoste fundazioa zuzentzen du.