"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pablo Álvarez (Santiago, Txile, 1985) ikus-entzunezkoen errealizadorea da. ARCOS Institutu Profesionalean atera zuen titulu hori, eta Komunikazioa eta Kulturan bigarren mailako espezializazioa. Academia de Humanismo Cristiano Unibertsitateko Zinema Dokumentaleko lizentziaduna da. Zenbait film labur zuzendu ditu, eta nazioarteko hainbat zinema-jaialditan aurkeztu ditu. 2014an Los resentidos fikzio-film laburra zuzendu zuen; hari esker, ohorezko aipamena lortu zuen SANFIC 10en eta film labur onenaren saria 2015eko BioBioCinen. Horrez gain, zinema-jaialdi hauetan parte hartzeko ere hautatu zuten: São Pauloko nazioarteko film laburren jaialdia - Kinoforum, Bruselako film laburren jaialdia, FICUNAM eta Donostia Zinemaldia. 2015ean berriz itzuli zen azken lehiaketa horretara, aribideko El extraño egitasmoarekin, Ikusmira Berriak egonaldi-programaren parte izateko hautatu baitzuten.