"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zineman eta ikus-entzunezkoetan espezializatutako kazetari eta kritikaria. Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitateko irakasle elkartua. Caimán - Cuadernos de Cine aldizkariko erredakzio-kontseiluko kidea da, eta kolaborazioak egin ohi ditu El Confidencial, Ara, Time Out Barcelona, Rockdelux, O eta Sensacine komunikabideetan. Bartzelonako D'A - Festival Internacional de Cinema D'Autor jaialdiko programazio-aholkularia.
Honako argitalpen hauetan parte hartu du, besteak beste: Francis Ford Coppola, renacentista, clásico y moderno (Seminci, 2015), Bong Joon-ho, la revolución de los géneros (Seminci, 2014), Paul Schrader. El cineasta frente a los tiempos (Seminci, 2013), Max Ophüls: Carné de baile (Donostia Kultura, 2013), El director desnudo por sus pretendientes. El cine de Hong Sang-soo (BAFICI, 2013), Territorios y Fronteras. Experiencias documentales contemporáneas (UPV/EHU, 2012), George Franju (Donostia Zinemaldia, 2012), Claude Chabrol: la mirada del entomólogo (Seminci, 2010), La contraola. Novísimo cine francés (Donostia Zinemaldia, 2009), Una parte del cielo. Mujeres directoras (Gijóneko Nazioarteko Zinema Jaialdia, 2008), Lucrecia Martel (Gijóneko Nazioarteko Zinema Jaialdia, 2008), Terence Davies: los sonidos de la memoria (Donostia Zinemaldia, 2008), ¡Rock, Acción! Ensayos sobre cine y música popular (Avant Press, 2008), Elegías íntimas. Instantáneas de cineastas (Documenta Madrid, 2008), Philippe Garrel. El cine revelado (Donostia zinemaldia, 2007), Barbet Schroeder: itinerarios y dilemas (Donostia zinemaldia, 2006). Bestalde, Larry Clark. Menores sin reparos (Gijóneko Nazioarteko Zinema Jaialdia, 2006) liburuaren argitalpenaz arduratu zen.