"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Senior programatzailea, komisarioa New Frontieren.
Shariren interesgune nagusia Amerikako eta munduko zinemaren ezaugarri dramatikoak dira, baita kontaera konbentzionalaren mugak hausten dituzten filmak ere. Sundanceko New Frontier-en komisarioa eta sormen-indar nagusia da. OUTFESTeko programazioko zuzendari gisa (1998-2001), Platinum saila sortu zuen, eta instalazio eta performance zinematografikoak ekarri zituen horrela jaialdira. MIX: The New York Experimental Lesbian & Gay Film Festivalaren zuzendari gisa (1993-1996) gay zinemari buruzko Latinoamerikako lehen jaialdien sortzaileetako bat izan zen: MIX BRASIL eta MIX MÉXICO. Horrez gain, zinemagilea da eta hainbat sari jaso ditu, hala nola Ford Foundation eta Rockefeller Media Arts Foundation bekak. Harvard/Radcliffen eta Whitney Museum Independent Study Programen graduatu zen. 1998az geroztik, programazio-lantaldeko kide da.
“Istorioek modu sakon, sentsual eta biokimiko batean dihardute, eta zehazten dute nola ikusten dugun geure burua, nola ikusten dugun mundua eta nola irudikatzen dugun etorkizuna. Gustuko ditut dakidanetik harago bultzatzen nauten narratzaileak, modu ezberdin batez begiratzeko eskatzen didatenak”.