"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Alemaniako zineman ekin zion bere lan-ibilbideari, 80ko hamarkadaren hasieran; ondoren, Madrilgo movidak eta mugimendu horren sormen-eztandak Espainiara eraman zuten, eta hortxe bizi da ordutik.
Juanma Bajo Ulloaren Airbag (1997) filmean bete zuen lehenbizikoz jantzitegi-diseinatzailearen lana. Filmak arrakasta handia bildu zuen zinema-aretoetan, eta une hartako molde komertzialak hautsi zituen. Ondoren, Pedro Almodóvarrekin lan egiteko aukera izan zuen, Todo sobre mi madre (1999) eta Volver (2006) lanetan. Bi film horiei esker, eta Joaquín Oristrellen Inconscientes (2004) eta Fernando León de Aranoaren Princesas (2008) lanetarako egindako jantzitegi-diseinuei esker, lautan izan da Goya saria lortzeko hautagai.
Espainiako zineman lan-ibilbide erabat oparoa eta gogo-betegarria egin du, hainbat proiektutan parte hartuz; azken urteotan, ordea, nazioartera begirako proiekzioa izan du gehiago.
Hauek dira egin dituen azken lanak: Jonathan Jakubowicz-en Hands of Stone (2016), Robert de Nirorekin, eta 2017an estreinatzeko aurreikusitako zenbait lan, esate baterako, Oliver Stone-ren Snowden, Wim Wendersen Submergence eta Niki Caroren The Zookeeper’s Wife.
Horrez gain, arrakasta handiko telesail batzuetan parte hartu du -El tiempo entre costuras (2013) eta Narcos (2015)- eta Julian Rosefeldt alemaniar bideoartistarekin elkarlanean aritu da haren azken lanean (Manifesto), Cate Blanchett aktorearekin batera. Arrakasta handiko obra izan da artearen munduan.