"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Anahí Berneri (Argentina, 1975) zinema eta antzerkiko gidoilaria eta zuzendaria da. Haren filmek genero-kontuez dihardute, begirada errealista eta intimista batez.
2005ean egin zuen debuta zuzendaritzan, Un año sin amor filmarekin. Lan harekin Teddy Award saria irabazi zuen Berlineko jaialdian, eta Fipresci saria Mar del Platako jaialdian. Atzerriko film onena hautatu zuten New Yorkeko Newfesten eta Los Angeleseko Outfesten, eta hogeitik gora herrialdetan estreinatu zuten.
Bere bigarren film luzearekin, Encarnación (2007), Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu zuen lehen aldiz, baita Fipresci saria irabazi ere. Torontoko jaialdiak, bestetik, Artistic Innovation Award saria eman zion.
2010ean Por tu culpa estreinatu zuen Berlineko zinema-jaialdian, eta Argentinako kritikarien urteko aipamena eskuratu zuen, baita zuzendari onenaren saria ere, Limako jaialdian.
Aire libre (2014) filmarekin, Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroan parte hartu zuen, eta Donostia Zinemaldiko lehiaketara itzuli zen.
Gaur egun, Puta bere bosgarren film luzearen postprodukzio fasean dago.
Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionaleko Esperimentazio eta Errealizazio Zinematografikoko Eskola Nazionalean (ENERC) irakaslea eta tutorea da.
2015ean, Argentinako Zuzendari Zinematografikoen Elkarteak (DAC) bere zuzendari-ibilbidea nabarmendu zuen.