"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Reynaldo "Rey" nerabea ihesi doa, lehenbizikoz delitu bat egin ondoren. Hala, Carlos Vargas segurtasun-guardia erretiratuaren patioan eroriko da. Erori eta gero, Vargasek tratu bat eskainiko dio: gazteak etxean eragin dituen kalteak konpontzen baditu, Carlosek ez du poliziara eramango. Ordutik aurrera, guardia zaharrak nerabeari irakatsitako lezioek elkarren arteko harremanari emango diote bide, subirano baten prestakuntzari buruzko kondairen moduan. Akordio hori hausten hasiko da, ordea; izan ere, Reynaldok parte hartu duen lapurretako hari-mutur askeak inguruan estutzen hasiko zaizkie.