72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Maider Oleaga
63 min.
Iragan Gunea Berlin filmak Berlineko kaleetan dabiltzan bost pertsona anonimoren erretratua egiten du. Jatorri desberdinekoak guztiak, bakoitzak beste bizitza bat dauka beste nonbait, eta nora joan aurkitzeko ahaleginetan daude.
Francesc Escribano Royo
60 min.
Agirre lehendakariaren papera jokatzeko proposamena jaso, eta pertsonaiaren inguruko bilaketa egiteari ekin zion Daniel Grao aktoreak. Dokumental hau Daniel Graoren bidaidea izango da, aktoreak lehendakariaren geografia pertsonal eta sentimentalean barrena egindako bidaian. Helburua: euskal agintariaren giza erretratu bat eratzea, antzezpenerako lagungarri.
Hannot Mintegia Beaskoa
68 min.
Gernika. Dokumental honetan, mina lehen pertsonan pairatu duen gizarte bat azaleratzen zaigu. Orain, bakean eta bizikidetzan bizitzeko egitekoari aurre egin behar dio gizarte horrek.
Mikel Rueda
57 min.
Zerk bultzatzen du jendea egiten duena egitera? Zer arrazoi bitxi dela-eta dago oraindik, mundu hain indibidualista batean, bere denbora guztia besteei laguntzera ematea erabakitzen duen jendea? Hainbat pertsonaren lekukotzaren bitartez, rara avis horietako bat ezagutuko dugu. Bere bizitzaren zati bat besteei laguntzera eman zuen norbait, berak jakin gabe gure garaiko aldaketa handienetako bat eragin zuena.
Estibaliz Urresola Solaguren
73 min.
Paris da José Antonio Agirrek pairatutako erbestea ondoen adierazten duen hiria. Hiri horrexetan kokatzen da dokumental hau: gerra kulturaren bitartez egitea erabaki zuen lekuan.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: