"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bi ahizpa, Tae eta Yo, beren antzinako etxera itzuli dira, etxea laster eraitsiko dutela eta. Familiaren oroigarrien artean garbiketa egiten ari direla, Taek kutxa bat aurkituko du, eta barruan amak, hogei urte lehenago hilak, idatzitako errezetak eta eskutitzak. Gutun horietan, amak bizitzan igarotako zailtasunen berri izango du Taek: Japoniatik Taiwanerako bizitoki-aldaketa, taiwandar senarraren heriotza, eta minbiziaren aurkako borroka. Taek Taiwanera bidaiatuko du, amaren iraganari jarraika eta familiarentzat prestatu zituen platerak gogora ekarriz.