"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Born to be Blue ez da biopic tradizional bat, Chet Baker jazz tronpeta-jotzailearen 60ko hamarkadako bizitza berrirudikatzeko ahalegin bat baizik. Bere buruari buruzko pelikula bat filmatzen ari den bitartean, Chetek harreman bat hasiko du filmeko emakumezko protagonista afroamerikarrarekin, Janerekin. Iragana berriro itzuliko da, Chet estutzera, eta bertan behera utziko dute produkzioa. Ez dirudi Chet oholtzetara itzuliko denik sekula, baina Janek erronka egingo dio, kontsumitzeari uzteko eta musikal bat antolatzeko, aurreikuspen guztien aurka.