"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Arte Ederren graduondoko egitasmoa amaitu eta aurkezteko egun gutxi geratzen zaizkionean, Yoonju gazteak noraezean aurkituko du burua. Ez hara ez hona, zeharo galdurik, oso bakarrik sentitzen da eta kezkatuta dago bere egoera pertsonala dela eta bat batean ez baita egitasmoarekin aurrera egiteko gai ikusten. Pisukidearekin ez dago eroso, batik bat amodio kontutan oso pentsamolde ezberdina dute eta. Bestetik, lagun min bat du, baina bien artekoa ezinezkoa da. Ustekabean ezagutuko duen neska batekin geratzen hasiko denean, ordea, Yoon-juri eskemak hautsiko zaizkio. Goxotasuna aurkituko du eta, aurrerantzean, haren alboan soilik sentituko da eroso.
Yoon-juren rola Lee Sang-heek antzezten du, hau da duela bi urte Sail Ofi zialean parte hartu zuen Shim Sung-bo hegokorearraren Haemoo (Niebla) fi lmean ezagutu genuen aktore gaztea.
Gaur egungo Seul hotz batean kokatutako dram a txiki bezain samur honek gizarte tradizionalak ezarritako aurreiritziek oraindik gazteengan duten indarra azpimarratzen du, nabarmen utzirik, besteak beste, sexu berekoen arteko harremanak guztiz aske bizi ahal izateko gaur egun oraindik dauden arazoak.
Lee Hyun-ju zuzendari hegokorear gaztearen lehen film luzea da, aurretik eginiko hainbat film laburrekin jasotako arrakasta eta sari garrantzitsuei esker burutu ahal izan duena. Aurretik egindako Family (2014) laburrak, adibidez, Toronto Korean Film Festival-en Publikoaren Saria jaso zuen.