"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Patxo Telleriaren Igelak izeneko komedia sozial berria, datorren asteartean estreinatuko da Zinemira sailean, baina atzo, Gatibu musika taldeak pelikularentzat espresuki konposatutako kanta eta bideoklipa aurkeztu zituzten.
Talde gernikarrak kontzertu txiki bat eskaini zuen Kelerren egoitzan bildu zen jendetzarentzat eta txaloak amaitu ostean, bertan bildutako hainbat komunikabideekin hitz egin zuten.
Igelak filmak egungo egoera sozial gogorreko kaltetuengan jarri du arreta eta euskara hutsean filmatu da. Krisi garaietan kokatutako komedia gazi gozoa da. Halaber, musikari oso leku nabarmena ematen dionez, Ainhoa Arteta, Xabi Solano, Gose, Francis, Natxo de Felipe, Oreka Tx, eta Gatibu ikusiko dira pantaila handian. Musikaren presentzia nabarmena da filmean, entzuten diren kanta asko zuzenean gertatzen dira tramarekin lotuta. Ekintzaren barruan kokatuta daude.
N.A.