"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Txileko zinemagintzako bi egile garrantzitsuek bat egiten dute Chiloéko ugarte txiki batean girotutako dokumental ikusgarri honetan. Batetik, José Luis Torres Leiva zuzendaria, besteak beste El viento sabe que vuelvo a casa dokumentalarekin Cartagena de Indiasen eta Curitiba brasildarrean saritua, eta bestetik, Ignacio Agüero dokumentalgile ezaguna, beste lan sarituen artean El diario de Agustín (2009) interesgarriaren arduraduna. Agüero kameraren parean azaltzen da, hain juxtu zinemagile baten rolean, bere burua antzezten.
Road movie baten modura eratua, Agüerok bere hurrengo filma izango denaren sormen prozesuan hegoaldeko ugarte hartara eginiko bidaia biltzen du. Egitasmo horren gidoiak, hain zuzen, joan den mendeko 80ko hamarkadan inguru haietan jazotako gertakari batean du oinarria. Nonbait, neska-mutil bikote gaztea mendian barrena joan eta betirako desagertu ziren. Geroztik tabu bezala gordea, inork ez du gertakaria gogoratu nahi, eta Agüeroren saiakerak alferrikakoak izango dira desagertuen senitartekoek ez baitute tragedia misteriotsu hari buruz aipamenik egiten ere uzten.