"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jørgen Leth poeta daniarraren eta Olatz González antropologoaren esku pilotari buruzko film dokumentalak, pilotariaren eta pilotaren arteko harreman fatidikoa du ardatz. Protagonistek beren partidarako pilota egokienak bilatzeko duten obsesioari jarraituz, objektu txiki honek arduraz betetzen du kirol horretako enpreteknikoak ez duela zerikusirik bizitzaren eta jokoaren esanahiarekin: biak ala biak dira kontrolaezinak eta iragarrezinak.
Pilota jokoaren tradizioa eta mundu bukolikoa islatu nahi izan zituen Jørgen Leth zinemagileak, 1983an Pelota izeneko dokumentala egin zuenean. Hiru hamarkada geroago, Olatz Gonzalez Abrisketa antropologoarekin batera, proiektuaren bigarren zatia zuzendu du. Gonzálezek “Pelota Vasca: un ritual, una estética” liburua argitaratu zuen 2005an, Nevadako Euskal Ikasketen Zentroak itzuli zuena. Horrez gain, hainbat ikerketa eginditu euskal jokoaren inguruan.
Horretan zebilela, Leth-en dokumentala ikusi eta bera ezagutu ondoren, gaur egun bizirik jarraitzen duen adiskidetasuna jaio zen bien artean. Bigarren lan honetan zenbait elementu azpimarratu nahi izan dituzte, pilota bera, esaterako.
Honez gain, 1983ko filma Atano III. eta Retegi II.aren figuretan oinarritu bazen, Pelota II-k egungo bi jokalari mugarri izan ditu ardatz: Olaizola II. eta Martinez de Irujo.
N.A.