"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Fernando ornitologoa lasai asko dabil, prismatikoekin, ibai zabal eder baten erdian hegaztiak aztertzen. Ustekabean istripu bat izan eta uretan galduko da. Aurrerantzean, irtenbiderik gabeko labirinto batean egongo balitz bezala, oztopoez beteriko hamaika abentura zail, ezeroso eta beldurgarriak biziko ditu. Hasiera errealista bada ere, pixkanaka fantasia arraro batean bihurtuko da.
Protagonista Paul Hamy aktore frantziarrak antzezten du, hau da Emmanuelle Bercoten Elle s´en va (El viaje de Bettie, 2013) filmean egindako lan bikainagatik ezagutzen duguna.