"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Duela sei urteko Zinemaldian Izarren argia filmarekin Zuzendari Berri bezala parte hartu zuen Mikel Rueda zinemagile bilbotarrak, berriki egin dituen bi lan ezberdin ekarri ditu Donostiara.
Batetik, Caminan film laburra ikusgai dugu. Bilboko industrialgune izkutu batean, Maribel Verdúk eta Germán Alcarazuk antzezten duten bi pertsonaia bakartiek elkar topo egingo dute. Gauza beraren bila dabiltza, urduri, inork ikusiko dituenaren beldur.