Gabe Klinger estatubatuarrak, 2013an Double Play: James Benning and Richard Linklater dokumentalarekin Venezian saritua izan ondoren eta, besteak beste, Jim Jarmusch zinemagilearen babesa izanik, produkzioan parte hartu baitu, bere fizkiozko lehen
film luzea pantailaratu du berriki.
Portoko hirian kokatua, garai bateko udaberriko gau arrunt batean ezustean elkar ezagutu zuten bi gazteen istorioa oso modu berezian erakusten du. Mati frantziarra da eta Jake estatubatuarra, eta patuak hala nahita, bien bizitzak behin betirako aldaraziko dituen topaketa garrantzitsu horren biktimak izango dira.
Berez kontatzen duena amodiozko istorio arrunt bat izango litzateke ez balute Klingerrek eta Larry Gross (We Don’t Live Here Anymore, John Curran, 2004) gidoi-kideek narraketarekin, formatuekin eta fi lmatzeko moduarekin jokatu. Izan ere, hiru ataletan banatutako saiakeraesperimentu honetan, atal bakoitza formatu ezberdin batean filmatu du Klingerrek, hau da egun ia erabiltzen ez diren Super 8, 16mm eta 35mm-tan.
Atal bakoitzak bikotearen harremanaren une ezberdin bat erakutsiko digu, bakoitza garai batean girotua.
Jakeren rola jokatzen duen Anton Yelchin gazteak ez du zoritxarrez fi lma ikusteko aukerarik izango, ezbehar baten ondorioz duela hiru hilabete hil baitzen, Kalifornian. Porto, Star Trek sagako azken ataletan azaldu den zorigaitzeko izar gaztearen azken lana da.
A.M.