"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ez da erraza izaten ekitaldi berean partaidetza bikotza izatea, eta are gutxiago bietan lehiakide izatea. Bertrand Bonello zinemagile frantziarraren kasua dugu. Batetik, Sail Ofizialean Nocturama estreinatuko du, eta bestetik, Sarah Winchester, Opéra Phantôme saiakera film labur bitxia ikusgai izango da Zabaltegi-Tabakalerako hautagaietakoen artean. Biak musikarekin eta dantzarekin estu-estu lotuta daude, Bonellok ederki menderatzen dituen alorrak baitira bat bata eta bai bestea.
Istorioa testuen bitartez kontatzen den bitartean, batetik pianujole batek pieza bat joko du eta bestetik alboan dantzari klasiko batek haren doinua jarraitzeko saiakerak egingo ditu, opera-lan esperimental bat sortuz bien artean. Sarah Winchesterren tragedia ezagutuko dugu, haren eromena, mamuak eta bere etxe izugarri handia. Hiru ataletan banatutako pieza bat, berez esistitzen ez den o peraballet bat da, Pariseko Opera Nazionalean filmatua.
Sarah Winchester, Winchester errifleen asmatzailearen senitartekoak ez zuen bizitza erraza izan, labur honetan zatika ezagutuko ditugun pasarte ezberdinek erakusten duten bezala.
A.M.