"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bost protagonista ditu Iragan gunea Berlin filmak, mundu guztitik Berlin hirira bizitzera joandako bost gazte. Beste nonbaitetik ihes bila, esperantzaz josita, aukera bila joandako pertsona ezezagunak. Besteak beste Siria edota Euskal Herritik joandako musikari, artista edota edozein ogibidetako gazteak dira eta beraien esperientzia pertsonalak partekatzen dituzte ikuslearekin. Askatasuna, bakardadea, hotza, isiltasuna, anbiguotasuna eta beste hainbat gauza aurkitzen dituzte hirian eta honetaz guztiaz eta gerraz, hizkuntzaz, immigrazioaz, arteaz eta beste hainbat gairi buruz aritzen dira gertutasun eta intimitate osoz.
Nolabait betidanik izan da Berlin beste herrialde batzuetatik etorritako pertsona ezezagunak hartzen dituen hiria. Besteak beste, 1941 urtean hiri horretan ezkutatu zen lehen euskal lehendakaria, José Antonio Aguirre, identitate faltsu batekin. Horregatik EiTBk bere irudia eta baloreak gogoratzeko ‘Gure izaeraren ispilu’ kanpaina jarri du abian eta ikus-entzunezko proiektu bat eramango du aurrera bost dokumentalen bitartez. Horietako bi, aurtengo Zinemira sailean daude: Quinta planta eta Maider Oleagaren Iragan gunea Berlin. Jose Antonio Agirrek Europako eta Amerikako herrialdeak zeharkatu zituen, beste nortasun baten pean ezkutatuta, eta babesa hartu zuen herrialdeetara bidaia egingo dute dokumentaletan.
75 urte beranduago, 2016 urtean gori-gorian dago immigrazioaren gaia eta oraindik pertsona ugari iristen dira Berlinera beren bizitzak berregin nahian. Hori islatu nahi izan du, besteak beste, Pepita Embil. La reina de la Zarzuela, Esperanza eta Amaren Ideia dokumentalak idatzi eta zuzendu dituen Maider Oleagak.
NORA ASKARGORTA