"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Biziki hunkituta, betaurrekoak jantzita eta papera eskuan irakurri zuen Ethan Hawkek bere esker oneko hitzaldia. “Hemen egotea –esan zuen Rebordinosek emandako saria jaso ahala– eta saridunen kasta honen parte izatea harrigarria iruditzen zait, beti eskertuko dudan ohorea da niretzat”.
“Zinema da borondatez aukeratu dudan erlijioa –ziurtatu zuen– eta zinema jaialdiak haren erakunde sakratuak, zeinetan gaur gauean bezala zinearekiko dugun maitasuna, itxaropena eta fedea berresteko elkartzen garen”. Horrez gain, gaineratu zuen “zinema jaialdiak ezinbestekoak dira gure kulturaren osasunerako, bestela arrakastaren neurgailu bakarra dirua litzateke”. Hawken aburuz, zinemak ez du mugarik ezta jaberik ere: “aretoko argiak itzaltzen direnean, guztion bihotzak taupada bakar batean biltzen dira”. “Honetan jardungo dut bizi artean, beraz, eskerrik asko, maitasunez”, amaitu zuen.