"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Koldo Almandoz donostiarrak ohi duena baino minutu gehiago erantsi dizkio bere lan berriari. Eta ez da harritzekoa, izan ere, aspaldi honetan film laburren munduan arrakastaz murgildu den zinemagile honek kontatzera doanak berez behar duen iraupena ematen baitio bere lan orori, gaiaz edota estiloaz gain, harentzako askatasun osoz filmatzeak iraupenean berean ere aske izatea suposatzen baitu. Sipo Phantasmak ordubete irauten du. Ez da luzea, ezta laburra ere. Horra zinemagile aske baten adibidea.