"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Prim hiltzeko konspirazioaren kronika da, thriller historiko gisa kontatua. 1870eko abenduaren 27an, Prim, Ministroen Kontseiluko presidentea, Gorteetatik etxera zeraman berlina Turco kalean geldiarazi zuten beste bi gurdik. Pistolaz eta trabukoz armatutako hamar bat gizonek tiro egin zioten jeneralari. Prim larri zaurituta iritsi zen etxera, eta ofizialki, hirurogeita hamabi ordu geroago hil zen.