"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
TVE telebista-kateak 62. Donostia Zinemaldiaren galan aurkeztuko du hurrengo denboraldirako prestatu duen Prim, el asesinato de la calle del Turco ekoizpen berria. Miguel Bardemek zuzendua da, eta Francesc Orella, Manuel Solo, Enrique Villén, Francesc Lucchetti, Javier Godino, Daniel Grao, Víctor Clavijo, Simón Andreu, Pedro Casablanc eta Secun de la Rosa dira aktoreak, besteak beste.