72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Haurrentzako zinema
Haurrentzako zinema
Stéphane Aubier, Benjamin Renner, Vincent Patar
Frantzia - Belgika - Luxenburgo 
80 min.
Hartzen munduan, sagu baten lagun egitea gaizki ikusita dago. Ernestek, musikari ibiltari gisa aritzen den hartz erraldoi pixka bat ipurterre baina bihotz onekoak, Celestine txikia hartuko du bere etxean; karraskarien lurpeko mundutik ihes egin duen sagutxo umezurtz bat. Gabrielle Vincenten haurrentzako liburu-sail ospetsuan oinarritutako fabula ederra da eta Danniel Pennacek idatzi du; hau da, gaur egungo egile frantziar handietako batek.
Espen Sandberg, Joachim Rønning
Erresuma Batua - Norvegia 
118 min.
XX. mendeko bidaia harrigarrienetako batean oinarrituta dago, Thor Heyerdahl gazte abenturazalea buru izan zuen espedizio harrigarrian. Kon-Tiki baltsan 8.000 kilometroko zeharkaldia egin zuten, munduari teoria ausart hau frogatzeko: Polinesiako lehenengo biztanleek Ozeano Barea zeharkatu zuten eta Hego Amerikakoak ziren, ez Asiakoak.
Peter Lepeniotis
Kanada - AEB - Hego Korea 
90 min.
Surly katagorriak eta bere lagun Buddyk beren bizitzako lapurretarik handiena egin nahi dute, fruitu lehorren denda batean. Ia konturatu gabe, gangster batzuk prestatzen ari ziren banku-lapurreta batean nahasiko dira. Familia osoarentzako abenturazko komedia dibertigarria.
Reinhard Klooss
Alemania 
94 min.
Afrikako urrutiko oihan batera egindako espedizio batean, John Greystoke eta bere emaztea hil egingo dira, helikoptero-istripu baten ondorioz, 70 milioi urte lehenago meteorito bat non erori zen ikertzen duten bitartean. Meteorito horren mineralek munduko energia-arazoak konpondu ahal izango lituzkete. Beraien seme gazteena, Tarzan izengoitia duen J.J., bakarrik aterako da bizirik. Gorila batzuek umea topatu, eta haietako bat balitz bezala hartuko dute.
Barry Cook, Neil Nightingale
AEB 
87 min.
Historian lehenengo aldiz, dinosauroak nagusi zirenean planeta nolakoa zen ikusi ahal izango dute ikusleek. Pelikulak historiaurreko mundu epiko eta zirraragarrian murgilduko gaitu.
Jean-Pierre Jeunet
Frantzia - Kanada 
105 min.
T.S. Spivet Montanako arrantxo batean bere familia bitxiarekin bizi den hamabi urteko jenioa da. Kartografiarako duen talentu izugarriak, laster, ordaina izango du. Erakunde zientifiko batek sari entzutetsu bat emango dio. Maleta txiki batez hornituta, herrialdea zeharkatzera doa, saria jasotzeko.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: