"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Afrikako urrutiko oihan batera egindako espedizio batean, John Greystoke eta bere emaztea hil egingo dira, helikoptero-istripu baten ondorioz, 70 milioi urte lehenago meteorito bat non erori zen ikertzen duten bitartean. Meteorito horren mineralek munduko energia-arazoak konpondu ahal izango lituzkete. Beraien seme gazteena, Tarzan izengoitia duen J.J., bakarrik aterako da bizirik. Gorila batzuek umea topatu, eta haietako bat balitz bezala hartuko dute.