"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiaren 62. edizioak haurrentzako bereziki pentsaturiko film batzuen hautaketa aurkeztuko du, guztiak euskarara bikoiztuak (Zineuskadiren parte hartzearekin, Zinema Euskaraz programaren baitan).
Bestalde, belodromoan haurrentzako saioak ere izango dira goizero, ikastolekin eta ikastetxeekin hitzartutako programaren bitartez. Aurten, Friends: Mononokeshima no Naki / Friends: Naki on the Monster Island (Friends – Abentura munstroen uhartean) filma emango dute, euskarara eta gaztelaniara bikoiztua. Gainera, Ricardo Ramon eta Beñat Beitiaren Dixie eta matxinada zombia / Dixie and the zombie rebellion filma estreinatuko da Belodromoan.
Ez da lehiatzeko saila, eta bereziki haurrei zuzendutako filmen estreinaldiak biltzen ditu.