"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Fikziozko drama, aktore-talde berarekin hamabi urtez filmatua; zehazki, 2002tik 2013ra. Haurtzaroko euforiatik familia moderno baten aldaketa sismikoetara eta denboraren joanera doan bidaia epiko bezain intimo bati buruzkoa da. Pelikulak Masonen ibilbidea jasotzen du, sei urte dituenetik hamarkada bat baino gehixeago igaro arte. Tarte hori aldaketaz, lekualdaketaz eta eztabaidaz, harreman gorabeheratsuz, ezkontzaz, ikastetxez, lehenengo maitasun-kontuez eta lehenengo etsipenez beteta dago, une zoragarriz eta beldurrezko unez, baita urraduren eta harriduren nahasketa etengabe batez ere.