"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Urteko pelikularik onenaren 2014ko FIPRESCI Sari Nagusia Richard Linklaterren "Boyhood"-ek jasoko du.
Richard Linklaterren Boyhood izeneko 12 urteko proiektua iazko pelikularik onentzat hartu dute Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko (FIPRESCI) kideek.
Urteko film onenaren 2014ko FIPRESCI Sari Nagusirako bozketan munduko   553 kidek eman dute botoa. Lehenengo fasean, munduan 2013ko uztailaren   1etik aurrera estreinatutako edozein iraupeneko filmak aukeratu dituzte   parte-hartzaileek. Hortik azken bozketa etorri da, honako lau finalista   hauetako bat aukeratzeko: Richard Linklaterren Boyhood, Pawel Pawlikowskiren Ida, Wes Andersonen The Grand Budapest Hotel eta Nuri Bilge Ceylanen Kış Uykusu / Winter Sleep. Eta Boyhood izan da lehenengoa, tarte handiagatik.
Richard Linklaterren film batek FIPRESCI Sari Nagusia jasoko duen   lehenengo aldia da hau. Saria sortu zenetik (1999), Michael Haneke, Paul   Thomas Anderson, Jafar Panahi, Pedro Almodóvar, Jean-Luc Godard eta   Nuri Bilge Ceylanek irabazi dute, besteak beste.
Boyhood-en emanaldi berezi bat egingo da, irailaren 19an, Donostia Zinemaldian, non FIPRESCI hasieratik egon den presente.
                


