"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiaren 61. edizioak zortzi film luze aurkeztuko ditu aurten Euskal Herrian ekoitziriko zinemari buruzko Zinemira sailean. Bost estreinaldik eta aurten ekoitziriko hiru lanek osatuko dute film taldea.
Estreinatuko diren lanetako lau Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko lehiatuko dira, baita Zinemaldiaren beste edozein sailetan aurkezten diren eta gutxienez % 20 euskal ekoizpena duten gainerako lanak ere, betiere mundu mailako estreinaldiak badira. Irizar saria nori eman epaimahai espezifiko batek erabakiko du, eta saridunak 20.000 euro gordin irabaziko ditu, filmaren ekoizleentzat.