72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Made in Spain
Made in Spain
Gracia Querejeta
Espainia 
100 min.
Gracia Querejetaren filmak lau sari irabazi zituen Malagako zinema-jaialdian, film onenarena barne. Nerabe gatazkatsu baten eta militar izandako haren aitona Maxen arteko harremana kontatuko digu. Jon ikastetxetik botatzen dutenean bere ama Margok Maxengana bidaltzea erabakiko du, arrastoan sar dezan. Biek egin beharko diete aurre beren mugei eta beldurrei.
Pedro Almodóvar
Espainia 
90 min.
Bere azken filmean, Pedro Almodóvar zuzendariak Mexiko Hirira doan hegazkin batean arrisku-egoera bat biziko duen pertsona talde nabarra aurkeztuko digu. Arriskuaren aurrean sentitzen duten babesgabetasunak katarsi orokorra ekarriko du, eta hori izango da, bukaeran, heriotzaren ideiari ihes egiteko modurik onena. Neurrigabeko komedia moral gisa garaturiko katarsi horrek ustekabeko aitorpenez beteko du denbora, eta horri esker, bidaiariek beren estutasuna ahaztu eta arriskurik handienari aurre egin ahalko diote; bakoitzak barruan daramanari, alegia.
Isabel Coixet
Espainia 
98 min.
Isabel Coixet zuzendariaren film hau Berlingo zinema-jaialdiko Panorama sailean aurkeztu zuten, eta Zilarrezko Biznaga eta Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zituen Malagan. Bartzelona, 2017. Bost urtez elkar ikusi ez duten eta bizitzan egoera zailak igaro dituen bikote batek berriz egingo du topo. Iraganak inolako garrantzirik ez duela sentitzen duten unean, bat-batean, berriz itzuliko da. Itxi gabeko zauriek irekita irauten dute beti.
Diego Galán
Espainia 
84 min.
Donostia Zinemaldiaren zuzendari izandako Diego Galánek zuzenduriko dokumental honek Espainiako zinemak 30eko hamarkadatik gaur arte emakumea nola ikusi duen aztertuko du, horretarako hainbat filmen zatiak erabilita. Azkeneko Canneseko Zinema jaialdian Cannes Classics sailean aurkeztu zen.
Juan Cavestany
Espainia 
83 min.
Europa mailako estreinaldia. Juan Cavestanyren film berria komedia, drama, kontakizun soziala, terrorea eta surrealismoa modu ausazkoan zeharkatuko dituen kontakizuna da. Izendatzaile komun batekin: arrotz eta kaotiko denaren erasoen aurrean gizakien izaeraren poesia menderaezina. Torontoko Zinema Jailadian izango du mundu mailako estreinaldia.
Jonás Trueba
Espainia 
93 min.
Jonás Trueba zuzendariaren bigarren filma Buenos Aireseko BAFICIn lehiatzeko hautatu zuten, eta aktore onenaren saria irabazi zuen bertan. Zinema egiteko nahiari buruzko filma, edo zenbait zinemagilek zinema egiten ez dutenean egiten dutenari buruzkoa; denbora galtzeari eta galdutako denborari buruzkoa; elkarrizketei, mozkorraldiei, bazkariei eta errutinei buruzkoa; zinematik irtetean emandako paseoei buruzkoa; maiteminduta egoteari buruzkoa; bakarrik egoteari edo lagunekin egoteari buruzkoa, etorkizuneko film batentzat etorkizuneko oroitzapenak eraikitzen.
Daniel Calparsoro
Espainia-Frantzia 
99 min.
Daniel Calparsororen thriller honek Pablo du protagonista; Irakera bidali duten mediku militar bat. Ia heriotzara eramango duen eraso baten ostean, Espainiara iritsiko da, eta han, gertatutakoa argitu edo jazotakoaren bertsio ofiziala babestu aukeratu beharko du.
León Siminiani
Espainia 
85 min.
León Siminianiren opera primak Ez Fikziozko Eurodoc Film Onenaren Saria irabazi zuen Sevillako Zinema Europarraren Jaialdian. Dokumentalaren eta fikzioaren artean dagoen lan hau lehenengo pertsonan kontaturiko road-movie bat da, eta maitasunerako eta bizitzarako "mapa" berri baten bila Indiara abiatuko den zinemagile gazte bati buruz hitz egingo digu.
Hammudi Al-Rahmoun Font
Espainia 
71 min.
Shakespeareren Otelo lanaren filmaketa bat. Casting zorrotza (ia neurrigabekoa) eta aktoreei etekinik handiena atera nahi dien zuzendari bat, inolako eskrupulu moral, legal eta sexualik gabekoa.
Cesc Gay
Espainia 
95 min.
Miamiko eta Nanteseko zinema-jaialdietan saritua, eta bigarren mailako emakume aktore onenaren Goya eta lau Gaudí irabazi dituen Cesc Gay zuzendariaren lan hau galduta eta nahastuta, nortasun berri baten bila dabiltzan gaur egungo gizonen gabeziei, ahuldadeei eta bestelako "bertuteei" buruzko erretratu ironiko eta gupidagabea da.
Neus Ballús
Espainia 
84 min.
Film hau Berlingo zinema-jaialdian, Buenos Aireseko BAFICIn eta Malagako jaialdian aurkeztu zuten. Bartzelona kanpoaldeko bizitzari buruzko fresko harrigarri honek krisialdiko Espainiak bereizgarri duen ziurgabetasuna eta errebeldia espiritua erretratatuko ditu, bost pertsonaiaren bizitzen bitartez.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: