"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jonás Trueba zuzendariaren bigarren filma Buenos Aireseko BAFICIn lehiatzeko hautatu zuten, eta aktore onenaren saria irabazi zuen bertan. Zinema egiteko nahiari buruzko filma, edo zenbait zinemagilek zinema egiten ez dutenean egiten dutenari buruzkoa; denbora galtzeari eta galdutako denborari buruzkoa; elkarrizketei, mozkorraldiei, bazkariei eta errutinei buruzkoa; zinematik irtetean emandako paseoei buruzkoa; maiteminduta egoteari buruzkoa; bakarrik egoteari edo lagunekin egoteari buruzkoa, etorkizuneko film batentzat etorkizuneko oroitzapenak eraikitzen.