"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Per atezain malapartatuak gizartearekiko gorrotoa gorde du espetxetik atera berritan.
Lankide gizagaixoak besterik ez ditu ondoan, baina ez du gehiagorik behar. Ez du gehiagorik nahi. “Ez diat ezer” esan dio lagunak, garagardoen konpainiak piztutako bat-bateko adiskidetasunean, “ez semealabarik, ez lagunik, ezer ez. Telebista baino ez”. “Ez duk gutxi”, erantzun dio Perrek, “42 kanal, baduk zerbait”.
Baina bakardadea jasangaitza egiten zaie denei, monotoniak sortutako asperdura adina. Egun batez, lankideak, Perren aldartearen itxuraldatuta antzeman ondoren, errezeloek hartuta geratzen dira. Ez dute ulertzen gizon erresuminduaren bat-bateko umore ona, bestelakotua ikustea susmagarri egiten zaie, eta Perrek onartzen die sekretu bat daukala. Eta lagunei kontatzea erabakitzen duenean, haren poza bat-batekoa hondoratzen hasiko da.
Katrine Wiedemann Danimarkako antzerki zuzendari ospetsuenetako bat da, eta taula gaineko esperientzia hori lan honetan igar daiteke. Giro itxia da, barnekoia, baina baita
asaldagarria ere, polemikoa eta gogorra. Barruko gelek filmean hartzen duten presentzia erabatekoak laguntzen du sentsazio hori areagotzen, gela itxi batean jokatuko balitz bezala
filmatuta dagoelako dena. Eta gela horretan bi lagun daude: Per, eta zaintzen duen eraikineko
etxe hutsean halako batean misteriotsuki agertu den neska zoragarria, aingeru mutua. Sexuan oinarritutako harreman primitiboa hasiko da bien artean, basa eta hezigabea, eta hain da irreala gertatu dena, hain da ametsezkoa neskaren jarrera tolesgabe eta xaloa, Perrek sorginkeriaren berri adiskideen artean zabaldu orduko, dena menderaezina egingo baita. Aingeruaren berri zabalduko da inguruan, sexuaren bidez gaixotasunak agertu berriaren fama hartu arte. Eta egoera gero eta ilunago eta gogorragoaren erdian, maitasuna piztuko da Perrengan.
A.B.