72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zinemira - Estreinaldiak
Zinemira - Estreinaldiak
PABLO IRABURU, MIGUELTXO MOLINA
81 min.
EMANALDI BEREZIA Annapurna mendiaren hego-hegalean gertaturiko egiazko pasarte bati buruzko dokumentala. Mendizale bat, Iñaki Ochoa de Olza, gaixorik jarriko da IV. kanpamenduan, 7.400 metroko garaieran. Hurrengo lau egunetan, hamar herrialdetako eskalatzaileak hura bizirik erreskatatzen saiatuko dira.
JOSU VENERO
90 min.
Dokumental honek José Antonio Sistiaga artistaren obran zehar ibilbide sakona egingo du, eta elkarrizketekin osatuta, donostiarraren erretratua eskainiko digu. 78 urterekin, Sistiaga arte esperimental zinematografikoaren aitzindarietako bat da.
Joxeanjel Arbelaitz Irastortza
60 min.
Esaera zahar baten arabera, "soineko guziek badute beren ifrenzua". Hori gogoan, Bernardo Atxagak bere nobela eta poemen sorburua azaltzen du dokumentalean, haien ifrentzua. Lagun ditu Juanfe Garcesen irudiak. 
BERTHA GAZTELUMENDI
61 min.
Dokumentalak Euskadin bakearen aldeko apustu argia egiten duten emakumeen ahotsak biltzen ditu, eta horiekin batera, beste latitude batzuetan bidea ireki dutenenak. Guztiak dira desberdinak. Orotara, indarkeriarik gabeko Euskadi baterantz abiatzen den bidea egiten hasteko ekarpen indartsua osatzen dute. Bide hori haien partaidetzarik gabe egitea ez litzateke eraginkorra.
JUAN MIGUEL GUTIÉRREZ
80 min.
Sei preso arrunten barneko eta kanpoko askatasunerako bideari buruzko kontakizuna.
Matt Richards
75 min.
Gerra zibilean giroturiko istorio hunkigarri eta emozional honek haurtzaroaren eta identitatearen galerari buruz hitz egingo digu, eta, batez ere, adiskidetzearen itxaropenaz. Animaziozko teknika berritzaileen bitartez, pelikulak 1937an Erresuma Batura eraman zituzten ia 4.000 haur euskaldunen historia kontatuko digu.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: