"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gerra zibilean giroturiko istorio hunkigarri eta emozional honek haurtzaroaren eta identitatearen galerari buruz hitz egingo digu, eta, batez ere, adiskidetzearen itxaropenaz. Animaziozko teknika berritzaileen bitartez, pelikulak 1937an Erresuma Batura eraman zituzten ia 4.000 haur euskaldunen historia kontatuko digu.