"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mundu zabaleko zinema eskoletatik etorritako ikasleen topaketa bat da. Ikasle hauen lanak aurrez aukeratuak izan dira, euren laburmetraiekin proiekziotan parte hartzeko baita hitzaldi eta industriako profesionalek prestatzen dituzten master classetan jarduteko ere. Aurkeztutako laburmetraien lehiaketa bat ere antolatzen da eta ikasleak izen handiko zinemagile batek zuzenduta, Panavision Sariaren eta Freak Agentzia Sariaren film irabazlea hautatuko dute. Epaimahaikideek gainera, Canneseko Zinemaldiko Short Film Cornerrean parte hartzerik izango duten hiru zuzendarien izenak aukeratuko dituzte.
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa, Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzarekin antolatzen da. Gainera, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren babesa du eta Panavision eta Short Film Corner ditu laguntzailetzat.
2012ko izen emate epea bukatuta.
Berriak