"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
EMANALDI BEREZIA SGAE-AUTORE FUNDAZIOA (LEHIAKETATIK KANPO)
Cinéma Vérité, road movie, komedia hutsa. 2006ean ekoitziriko film honek denboraren erasorik jasaten ez duela dirudien eta industriarekiko loturarik gabe bizi den Krahe bat erakutsiko digu, urtean 70 ikuskizun baino gehiago egiten dituena, urtetik urtera harekiko leiala den publikoarekin topo egiteko, Espainiako mapa bitxi bat marraztuz. Filmak berreskuratu dituen zenbait pasartek, esaterako Sabinarekin NATOren eta Felipe Gonzálezen aurka egin zuen eta bere garaian zentsuratutako ikuskizun polemikoak, edo Sobre la Cristofagia super 8ak ohiz kanpoko jazarpena eta polemika eragin dute berriz ere.